lizardi.jpg

Bizitza:

-Zarautzen sortua eta zuzenbidea ikasitakoak gaixotasun batek eraman zuen 1933an.

Obra:

-1930-32 arteko olerkiak Biotz-begietan izeneko liburuan publikatu zituen
-Umezurtz olerkiak (1934). Bera hil ondoren, Euskaltzaleak elkarteak argitaratu zituen.
-Urte berean eman zituzten argitara prosazko lanak ere, Itz lauz bilduman.

Lizardi olerkari izen zen batez ere, baina kazetari- eta antzerki-lanak ere idatzi zituen. Politikan ere jardun zuen.


Iritzi kritikoa:

-Lizardiren olerkia hain da pertsonala eta bere estetikan hezur-mamitua, zaila da inoren eraginik antzematea. Batzuen ustez, ez du aurrekaririk. Beste zenbaitek, ordea, Frantziako sinbolisten eragina azpimarratzen dute: korrespondentzien arteko bilakuntza egiten du, errealitatea sinboloen bidez sakonago ezagutu eta adierazi nahirik, eta Verlaine ere maisu izan zuela esaten da, olerkietan musikaltasuna bilatze-lanean.

Euskal lirikoetan handienetakoa da:

-Hizkera poetiko berria sortzeko hizkuntzak dituen aukerak baliatzen ditu.
- Hizkuntzaren erabileran duen malgutasuna aipagarria da: hiperbatona, zangalatraua, paralelismoa.
-Hizkuntzaz baliatuz lortzen du musikaltasuna.

A. Valverdek e. B.Lertxundik eta X. Letek Lizardiren olerki batzuk musikatu izanak jende askok zarauztar olerkaria ezagutzea eta begiko izatea ekarri du.

Lizardiren olerkiak erromantizismoan ditu bere sustraiak. Euskararen eta herriaren egoera islatzen zuten metaforak eta imajinak erabiltzen ditu, baina Lizardirekin euskarak mintzaira poetikoaren alfabeto berri bat lortu zuen: Lizardik bere-berea duen mitologia eratu zuen. Pertsonifikazioaz baliatuz, pertsonaren, herriaren eta naturaren harremanak bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen ardatzean biltzen ditu.